San Martin ermitako teilatua konpontzeko salda Gaztelun

Anboto 2022ko abe. 17a, 10:00

Domeka goizean Abadiñoko Gaztelua auzoan oinez zein bizikletan ibili zirenek salda beroa hartzeko aukera izan zuten. Eta hemendik aurrera astebururo egongo da horretarako aukera. 

Gazteluarrek eurek prestatu zuten salda eta auzoko autobus geltokian postutxoa ipini zuten, lehenengoz, handik pasatzen zirenei salda borondatearen truke banatzeko. Ekimenak helburu bat du.  "Gaztelutik pasatzen direnei salda ematen gabiltza, borondatearen truke. Jasoriko diruagaz San Martin ermitako teilatua konpontzea da gure asmoa. Ea denon artean zeozer egitea lortzen dugun", adierazi dute Gazteluko auzotarrek. Gazteluko produktuen zozketa bat ere egingo dutela jakinarazi dute ekimenaren bultzatzaileek

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!