Abadiñoko sokatiralari gazteek Euskadiko lauko txapelketa irabazi dute 290 kilora arteko pisuan

Anboto 2022ko abe. 12a, 09:18

Abadiñoko sokatiralari gazteak urrezko dominarekin.

20 urtez azpiko taldeak txapelketako hiru jardunaldiak irabazi dituzte.

Abadiño Sokatira Taldeko 20 urtez azpiko gazteek goma gaineko lauko Euskadiko txapelketa irabazi dute 290 kilora arteko pisuan.Txapelketak hiru jardunaldi izan ditu eta Abadiñoko talde bi aritu dira lehian. A taldeak hiru jardunaldiak irabazi ditu: Ansoainen azaroaren 27an, Ezpeletan abenduaren 4an eta Berriozarren joan zen zapatuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!