Bihar piztuko dituzte Gabonetako argiak Abadiñon

Anboto 2022ko abe. 15a, 10:00

Olentzero iaz Abadiñon

Energia-kontsumoa murriztu asmoz, gabonetako argien piztuera atzeratu egin dutela jakitera eman dute Abadiñoko Udaletik. Urtarrilaren 6ra bitartean egongo dira isiotuta. 

Bihar, abenduak 16, piztuko dituzte gabonetako argiak Abadiñon eta urtarrilaren 6ra bitartean egongo dira isiotuta. "Argiak gehiago mugatiko dira Gabonetako egunetara, bizilagunek espero duten jai-giroa sortzeko. Baina administrazioak euste-lanak egitera behartuta gaudela ahaztu barik", azaldu du Mikel Garaizabal alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!