Bizkaiko idi proba txapelketa asteburuan Abadiñon

Anboto 2022ko abe. 6a, 11:00

Sarrerek 15 euroko balioa dute eta probalekuan bertan erosi ahal izango dira. 

Abadiñoko Probalekuak Bizkaiko Idi Proba Txapelketa hartuko du asteburuan. Bizkaiko Euskal Joko eta Kirolen Federazioak antolatu duen ekimena zapatuan 21:00etan izango da eta domekan 18:00etan. 

Zapatukoa pisu konparatuko txapelketa izango da eta domekakoa kintopekoena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!