Gabonetan tokiko erosketak sustatzeko kanpaina berria martxan Abadiñon

Anboto 2022ko aza. 29a, 09:01

'Harraskatu eta irabazi!' txartelak banatuko dizkiete kanpainarekin bat egin duten 16 establezimenduetan kontsumitzen dutenei. Abenduaren 1etik urtarrilaren 6ra bitartean -edo txartelak agortu arte- egindako erosketa bakoitzean banatuko dira txartelak.

Txartelek 20, 10 eta 5 euroko deskontu-sariak dituzte, eta 2023ko urtarrilaren 31ra arte erabili ahal izango dira saltoki berean egingo diren hurrengo erosketetan. 

Bestalde, Abadiñon erosten jarraitu mezua duten saririk gabeko txartel guztien artean, bizikleta elektriko bat eta Iphone 14 batt zozkatuko dituzte. "Badakigu zein garrantzitsua den gure merkataritzan kontsumitzea, eta horregatik, tokiko merkataritza suspertzen eta animatzen lagunduko duten ekimenak eta politikak bultzatzen jarraituko dugu. Ez genuke ahaztu behar merkataritza duen herria bizirik dagoen herria dela", adierazi du Iñaki Rekalde zinegotziak. 

Hauek dira kanpainagaz bat egin duten saltokiak: 

  • Beatriz Elikagaiak
  • Barnebide Jatetxea
  • Basque Country Bike S.L.
  • Bodeguilla
  • Edurne Arraindegia
  • Enxebre Ogi Denda
  • Matienako Estankoa
  • Federopticos Apraiz
  • Marian fruta-denda
  • Petite liburu-denda
  • Mapfre Matiena
  • Parriaundi Okindegia
  • Carmen Alkorta ile-apaindegia
  • Tipi-Tapak taberna
  • Vancouver taberna
  • Zure Denda
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!