Azaroak 25

Abadiñosexek lanean jarraitzen du sexualitatearen eta generoaren inguruko informazioa gazteei helarazteko

Anboto 2022ko aza. 22a, 19:22

Abasiñosexen ekintza bateko irudia.

Sexuari eta generoari buruzko informazioa eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dizkiete gazteei eta hauen ingurukoei.

"Bertara datozen gehienak DBHn dauden gazteak dira. Euren errealitateagaz loturiko hainbat gai jorratzen dugu bertan, euren interesen arabera. Lehenengo harreman sexualak, sexu segurua, bikote harremanak, identitate sexuala, preferentzia sexualak,... izaten dira gehien ateratzen diren gaiak. Baita indarkeria matxista ere. Euren identitate edo preferentziagaitik diskriminazio ezberdina jasaten dute gazteek, eta zerbitzuan espazio segurua aurkitzen dute honen inguruan berba egiteko", azaldu dute. Hala ere, gazteen ingurukoentzat ere bada. Sexualitatearen eta generoaren inguruko zerbitzu batera jotzea gatx egiten da, gaiaren inguruko tabua oso handia da oraindino eta hau nabaria da. Gainera, bertan egongo diren pertsonak ezagutzeak ere asko egiten du. Gurasoak, irakasleak zein ikasleak gugana etortzeko, garrantzitsua da aurretik gu joatea eurak dauden tokira. Lehenengo hartu-eman honetan konfiantzazko hartu-emana sortzen bada, honek etorkizunean zerbitzura etortzea errazten du", gehitu dute. 

Sare sozialek gazteenen bizitzan duten garrantzia ere igarri dute zerbitzuan. "Askotan, zerbitzura etortzera ausartzen ez direnek Instagramera idazten digute. Gehienetan, zerbitzu presentzialera etorri aurretik ematen duten pausoa izaten da. Instagramek anonimotasun puntu bat ematen diela sentitzen dute, askotan informazioa jaso gura dute, baina beldur dira euren gurasoek jakingo dutela pentsatuta, lehen esan dudan moduan gaiagazko tabua oso handia delako oraindino. Guretzat oso tresna eraginkorra da".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!