Abadiñarrek aurrekontu parte hartzaileetan aurrez aukeratutako 13 proposamenen artean aukeratu ahal izango dute

Anboto 2022ko aza. 21a, 15:32

Abadiñoko Udaletik jakitera eman dutenez, bikoiztu egin dute partida eta herritarrek 100.000 eurorekin zer egin erabaki ahal izango dute. Aurrekontu hauetan 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute, Errota Kultur Etxean, Udal Mediatekan eta Gaztelua, Gerediaga, Mendiola eta Urkiola auzoetan jarriko diren hautestontzietan. Baita, formulario honen bitartez

Gaurtik abenduaren 11ra bitartean abadiñarrek aurrekontu parte hartzaileetara bideratutako diru partida zertara bideratu erabaki beharko dute. Guztira aurrez hautatutako 13 proiekturen artean erabaki beharko dute herritarrek. Hauek dira proiektuak:

  • Petanka eta igel aparatuak instalatzea
  • Komun publikoak egokitzea
  • Banku zirkular berriak herritarren arteko elkarregina erratzeko
  • Barandak hobetzea
  • Paperontziak eta hiri-altzariak berritzea
  • Landa-bideak hobetzea
  • Autokarabanentzako zerbitzu gunea sortzea
  • Tamaina txikiko hondakin elektronikoentzako edukiontzi espezifikoak jartzea
  • Liburuak modu librean trukatzeko postontziak sortzea
  • Landa bideak hobetzea
  • Argiteria hobetzea
  • Bizikletak harbitzeko eremua hobetzea
  • Udalerrian energia gehiago aurreztea

Udaletik jaktiera eman dutenez, herritarrei aurrekontu parte-hartzaileen berri emateko informazio-liburuxka bat argitaratu dute, eta gainera informazio bilera bi egingo dituzte. Bata azaroaren 24an izango da, 17:30ean, Traña-Matienako adinekoen zentroan eta 19:00etan Zelaietako adinekoen zentroan. Horrez gain, informazio karpak ere jarriko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!