Abadiño mahai tenis taldeko jokalariak bikain aritu dira Euskadiko txapelketan

Anboto 2022ko aza. 14a, 09:26

Primi Arroyo Euskadiko txapelduna eta Daniel Fernandez azpitxapelduna podiumean.

Primi Arroyo Euskadiko txapeldun geratu da, besteak beste.

Abadiño mahai tenis taldeko kideek emaitzak bikainak lortu dituzte Euskadiko txapelketan. Esaterako Primi Arroyo Euskadiko txapeldun geratu zen C mailan finalean Daniel Fernandez taldekidea menderatuta.

Horrez gainera, Adrian Presto azpitxapeldun geratu zen buruz buru nahiz binaka, azken modalitate horretan Javier Garciarekin batera. Azkenik, B mailan Markel Arroyo hirugarren geratu zen.

(Argazkiak: Abadiño mahai tenis taldea)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!