Bertso afaria egingo dute Mendiolan, Eli Pagola eta Unai Iturriaga lagun

Anboto 2022ko aza. 2a, 19:30

2019ko edizioan Julio Soto eta Xebastian Lizaso egon ziren bertsotan.

Errekatxo auzo elkartean egingo dute azaroaren 25ean. Afarirako txartelak erosteko epea zabalik dago.

Mendiolako Errekatxo auzo elkarteak bertso-afaria antolatu du azaroaren 25erako. Unai Iturriaga durangarra eta Eli Pagola ereñotzuarra Mendiolako eskola zaharrean egongo dira bertsotan, bertara afaltzera batzen diren kideen gozamenerako. Afaria 21:00etan izango da eta txartela erosteko epea zabalik dago. Horretarako 680116710 telefonoan eman beharko da izena, whatsapp mezua bidalita. Txartela afaltzera sartu aurretik ordaindu beharko da auzo elkartean bertan, 30 euroan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!