Uztail amaieran hasi ziren Astolako igerilekuen estalki berriaren lanak eta 2023ko lehen hiruhilabeterako lanak amaituta izatea aurreikusten du Abadiñoko Udalak. "Funtsezko lana da guretzat, inork nekez aurreikus zitzakeen arrazoiengatik denboran atzeratu egin dena, baina gauzak ondo egin gura izan ditugu, epe luzeari lehentasuna eman eta iraganeko akatsak errepikatzea saihestu. Uste dugu proiektu ona dugula, eta horren froga udal-baliabideak optimizatzeko aukera emango diguten eta dagoeneko jaso ditugun diru.-laguntzak dira. Astola Berria forma hartzen hasi da, eta laster errealitate bihurtuko da", azaldu du Mikel Garaizabal alkateak.
Lanek 1,4 milioi euroko inbertsioa eskatuko du, baina Abadiñoko Udalak energia eraginkortasuneko proiekturako Bizkaiko Foru Aldundiaren 500.000 euroko diru-laguntza, eta Europako Feder funtsen kontura beste 349.766 euro lortu ditu. Gainera, laguntza bi hoiei Aldundiaren Herriak Egiten programako 345.000 euro gehitu behar zaizkiola jakitera eman du Crespok.