Argi Abad Kultura eta gazteria zinegotziak bigarren edizioan lanean ari dela baieztatu du ohar baten bidez. "Bigarren edizioaren programazioa lantzen ari gara, eta antolaketa alderdiak hobetzea eta kartel on bat ixtea eta berriro ere jaialdi arrakastatsu bat izatea espero dugu", azaldu du.
Jaialdiaren bigarren edizioa ere doakoa izango dela baieztatu du Abad zinegotziak, baita ere. Koba Live jaialdiaren lehenengo edizioa ekainean egin zuten, eta 1.200 lagun inguru batu zituen. Vhaldemar, Vita Imana, Elbereth, The Faithless, The Kraven, Orion Child eta Unholy Covers taldeek jo zuten.