Abadiñoko sokatira taldeari eskainitako murala egiten dabiltza Astolan

Anboto 2022ko urr. 18a, 15:42

Aaron Diego Escauriza horma-irudigilea dabil lana egiten. 

Abadiñoko Udalak 50 metro luze eta 4,5 metro altu den horma-irudia eskainiko dio herriko sokatira taldeari. Horma-irudi horrekin udalak Astola auzoko pasabideari bizia eman gura dio. "Hiri-paisaian sokatirako, Abadiñon errotuta dagoen kiroleko, talde misto baten irudia txertatuko dugu. Seguruenik, udalerriko erreferentzia-puntu berri bat izango da", azaldu du Mikel Garaizabal alkateak. 

Murala egiten dagoeneko hasi dira eta zenbait egun beharko dituzte berau egiten. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!