Inbentario hori egiteko galdeketa bat jarri du udalak webgunean, eta galdeketa horrekin landa-eremuko higiezin horien errealitatea ezagutu gura dituzte.
Horrez gain, udaleko langileak herriko baserriak bisitatzen ari dira informazioa aurrez aurre emateko eta higiezina inbentario horrertan inskribatzeko.
"Mundu guztiaren nahia baserriak zaintzea da, baina eraikin handiak dira, kasu batzuetan zaharrak, beraz, balio inmaterial handikoak. Batzuetan arazo bat dira jabetzarentzat. Helburua Abadiñoko baserrien errealitatean inbentario bat izatea da, egungo arau-esparruan baserrien kontserbazioa errazteko eta, era berean, udal-eskumeneko gabeziak konpontzeko", azaldu du Mikel Garaizabal Abadiñoko alkateak.