Abadiñoko Udalak AbadiñoSex zerbitzuari berrekingo dio arratsalde honetan. Orain arte bezala, Lahia 3.0 taldeko kideek generoari eta sexualitateari buruzko zalantza guztiak argituko dizkiete bertara hurbiltzen diren herritarrei. Berdin nerabeei, gazteei, eskola komunitateko kideei zein familiei. Zerbitzua, ohi bezala, astelehenetan eskainiko dute 17:00etatik 19:00etara, Traña-Matienako udal lokaletan, Nuevo Pino tabernaren ondokoetan. Bertan. aholkularitza zerbitzu iraunkorra, gogoeta egiteko konfiantzazko gunea, prestakuntza tailerrak eta bestelako tailerrak eskainiko dituzte. Rosa Miguel Berdintasun eta Aniztasuneko zinegotziaren berbetan, "funtsezkoa da genero ikuspegitik alderdi sexualean eta afektiboan hazten jarraitzea, indarkeria matxista prebenitzeko".
Informazio gehiago gura duenal lokaletara bertaran, sexuaholkularitza@abadiano.eus helbidera zein Instagramera (@abadiñosex) jo dezake.