Aitor Bizkarrak irabazi du Lizarrako saioa

Anboto 2022ko urr. 9a, 20:49

Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen faseko azkena izan da gaur Lizarran. Aitor Bizkarrak zuzenean lortu du finalaurrekoetarako txartela eta Durangoko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 12an.

Lizarrako Los Llanos aretoan elkartu dira gaur bertsozaleak lehen faseko azken saioa ikusteko. Aitor Bizkarrak lortu du puntu gehien pilatzea, 693,5 puntu. Jarraian geratu dira Asier Azpiroz (666 puntu), Maialen Akizu (658,5), Imanol Uria (652 puntu), Unai Gaztelumendi (630,5) eta Iñigo Mantzizidor ‘Mantxi’ (622,5). Beraz, Aitor Bizkarrak zuzenean lortu du finalaurrekoetarako txartela eta Durangoko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 12an.

Lehen faseko azken saioa izan da gaurko Lizarrakoa eta, horrenbestez, gaur ezagutu dugu hurrengo fasean parte hartzeko aukera lortu duten bertsolarien zerrenda osoa.

Saioetako irabazleak:

Puntuazioz sailkatu direnak:

Sailkatutako 19 bertsolariei duela lau urte finalista izandako bost bertsolari batuko zaizkie:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!