Aitor Bizkarra Txapelketa Nagusiko finalerdien bila

Anboto 2022ko urr. 7a, 10:30

Asteburuan erabakita geratuko da Txapelketa Nagusiko finalerdietan zein bertsolarik parte hartuko duten. Aitor Bizkarra bertsolari abadiñarrak domekan izango du filanalaurrekoetan sartzeko aukera, Lizarrako (Nafarroa) kanporaketan.

Bere lehenengo Txapelketa Nagusia du Aitor Bizkarra abadiñarrak. Hemeretzi bertsolari sailkatuko dira finalaurrekoetara; horietariko sei euren saioak irabazita, eta gainerakoak puntuazioaren arabera. Gero, zazpi finalaurreko saio egongo dira, urriaren 22tik abenduaren 3ra bitartean, itzuli bitan banatuta. Lehenengo itzuliko azken saioa Durangon egingo dute, azaroaren 12an. Landako Gunean izango da saioa, 17:00etan. Bertan, Aitor Mendiluzek eta Beñat Gaztelumendik ere kantatuko dute, aurreko Txapelketa Nagusian finalistak izanda horretarako txartela lortuta. Txapelketa Nagusiko finala Iruñean izango da, Nafarroa Arenan, abenduaren 18an. Azken txapelketako txapelduna izanda, Maialen Lujanbiok zuzenean lortu zuen finalerako txartela. 

Gorka Pagonabarraga durangarrak eta Miren Amuriza berriztarrak Arrasateko kanporaketan egin zuten bertsotan, baina aukera gutxi dute aurrera egiteko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!