Kalitate handiagoa eta herritarrentzako zerbitzu hobea eskaini asmoz, kirol eskaintza dibertsifikatu batekin hasiko du denboraldia. Gainera, Abadiñoko udal kiroldegiak kudeaketa berria estreinatuko du.
Kirol arloan, instalazioko kirol-material guztia berritu da. Zuzendutako jarduerei dagokienez, ikastaro hauek egongo dira: hiit, pilates, spinning, hipopresiboak, gap eta adinekoentzako gimnasia. Ikastaroak datorren astean hasiko dira. Horrez gain, adinekoen jarduera fisikoa bultzatzeko eta senderismoa murrizteko Durangaldeko MOBI jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua ere egongo da.
Bestalde, datozen asteetan, garbiketa industrialerako makinak erosiko dira: zorua garbitzeko makina bat, hidrogarbigailua eta lurra leuntzeko makina, besteak beste.
"Hobekuntzak agerikoak dira, baina gure aldetik kontrol handiagoa egongo da, eta, beraz, sortzen diren behar guztien berri izango dugu. Bizilagunei zerbitzu ona bermatuko diegu", azaldu du Patxo Campo kirol zinegotziak.