Isiotu Kultur Elkartea sortu da Abadiñon

Maialen Zuazubiskar 2022ko ira. 29a, 10:24

Abadiñoko herritar talde batek Isiotu Kultur Elkartea sortu du, udalerri osorako proiektua. Atzo egin zuten aurkezpena, Txanporta kultur etxean.

Abadiñon "gune euskalduna, euskaltzalea, feminista eta ezkertiarra sortzea" dute helburu eta horretarako "gune bat", taberna bat, zabaltzea aurreikusten dute. Horrez gain, herrian kultur jarduerak ere antolatu gura dituzte. 

Proiektuak aurrera ateratzeko, "bidelagunak" behar dituztela eta "hasierako bultzadan laguntzeko" kanpaina ekonomiko bat martxan jarriko dutela azpimarratu zuten kultur elkarteko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!