Herrian "gune euskalduna, euskaltzalea, feminista eta ezkertiarra sortzea" dutela helburu aurreratu dute egitasmoaren bultzatzaileek, eta datorren eguaztenean emango dituztela proiektuari buruzko xehetasun guztiak. Proiektuak "bidelagunak" behar dituela azpimarratu dute, eta, alde horretatik, herritarrak aurkezpenera deitu dituzte, eta "bakoitzak gura eta ahal duen ekarpena" egitera.