Aurretik, domekan, Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikan joko duten kontzertuan gozatu ahalko dira bere abesti berriak zein betiko klasikoak. Emanaldia 13:30ean hasiko da, Muntsaratz auzoko 36.enean dagoen Amaraun Arte Fabrikan. Sarrerak aurretik Abarketeruena tabernan erosi ahalko dira, 10 euroan. Miren Narbaiza Martiartu musikari eibartarra da MICEren burua. Napoka Iria desegin eta gero, bakarkako ibilbideari ekin zion. Harrezkero, Mice lan luzea eta beste labur bat kaleratu ditu. Bestalde, Amaraunek I. Maketa Lehiaketa antolatu du. Irailaren 18ra arte eman daiteke izena bertan parte hartzeko. Aukeraturiko taldeek kontzertua joko dute urriaren 7an, 8an eta 9an.