Ibaizabal errekan, Zelaieta eta Astola artean dagoen zubiaren parean, isurketa bat egon dela salatu du Abadiñoko EH Bilduk. "Gaurkoan ere beste isurketa batetaz hitz egin beharrean gaude. Isurketa hauen jatorria ezaguna da eta egoera konpontzeko egin beharrekoa ere bai. Izan ere, udalean badaukagu idatzizko proiektu bat Arrankurri inguruko ur zikinak ibaira bideratu beharrean kolektorera eramateko", adierazi dute EH Bildukoek.
Proiektua jasota dagoen arren, "oraindik udal gobernuak obra esleitzeko prozesua ez duela hasi", kritikatu dute.