14. Antzerki tailerra jarriko du martxan Banartek

Anboto 2022ko ira. 20a, 06:00

Artxiboko irudia.

Mikel Areitioaurtena aktore ermuarra izango da aurtengo ikasturteko dinamizatzailea. Saioak eguenetan izango dira, urrian hasi eta ekainera arte bitartean. Hamalau urtetik gorako antzerkizaleentzako da ikastaroa. 

Mikel Areitioaurtena aktore ermuarrak hogei urte baino gehiago daramatza aktore lanetan, eta Madrilen egin zuen formakuntza, besteak beste. Susana Toscanogaz jaso zuen klown formakuntza, eta hogei urtez bere konpainian egon ostean, Lekim Animaciones konpainia sortu zuen.  

Ehun orduko iraupena izango du ikastaroak, eta matrikulak 450 euro balio ditu; klaseak eguenetan izango dira, 18:30-20:30 bitartean. Ikasturte amaierako lana jendaurrean aurkeztu ohi dute, eta ostean horrekin bira bat egiten saiatuko dira kideak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!