Uraren Euskal Agentziak hasi berri ditu Abadiñoko Trañapadura industrialdera sartzeko zubi berriaren habeak jartzeko prozesua.
Lehen zegoen zubia eraitsi ostean, orain zubi berria eraikitzen hasi dira. Zubi hori bateragarria izango da Sarria ibaia egokitzeko erabiliko den ibilgu-zabalerarekin, inguruneko uholde-arriskua murrizteko, sekzioa zabalduz.
Horrez gain, zubiarekin lortu gura dena da irisgarritasun-arazoak konpontzea. Zubiarekin N634 errepidetik industrigunera zuzenean sartu ahal izango da.