Ikastaroak emango dituzte Abadiñoko pumptrack gunean

Anboto 2022ko ira. 15a, 11:22

Abadiñoko Udalak eta Basque Country Bikek ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte Muntsaratzeko pumptrack pistan.

Jardunaldiei hasiera bihar emango diote. Gynkanarekin eta ume eta helduentzako jolasekin.

Horrez gain, ikastaroak ere antolatu dituzte. Ikastaroak irailaren 20, 22, 27 eta 29an izango dira, 17:30etatik 19:30era. "Oso instalazio ezaguna da, gazteen artean batez ere; beraz, adituen eskutik, ikasteko eta pista hobeto ezagutzeko aukera eskaini gura dugu. Bi orduko ikastaroak dira, praktikoak eta adin eta zailtasun bakoitzera egokituak", azaldu du Patxo Campo kirol zinegotziak. 

Ikastaroak doakoak izango dira, baina beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea. Izen-ematea Errota Kultur Etxean zein Mediatekan egin daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!