EH Bildu: "Abadiñoko kale garbiketarekin arazo bat daukagu"

Anboto 2022ko ira. 13a, 15:10

Abadiñok kale garbiketagaz arazo bat duela kritikatu du EH Bilduk. 

Abadiñoko EH Bilduk prentsa oharra kaleratu du herriko kale garbiketaren inguruan. "Abandonu sentsazioa daukagu. Herrian argi ikusten da arazo bat dugula kale garbiketarekin. Pilatutako zikinkeriaz edo zoladuraren egoeraz gain, nabarmentzekoa da hainbat eraikinketako baldosen junturetan ugaritzen diren belar kopurua. Ez dezagun ahaztu kaleak garbitzeko zerbitzuaren zeregina dela horiek kentzea", kritikatu dute. 

Oposizioko taldeak jakitera eman duenez, Traña-Matienako kale garbiketaz arduratzeko enpresa bat du kontratatuta udalak. "Pleguetan adierazten diren funtzioak betetzen ez dituen enpresa", jarraitu dute. 

Zelaieta eta Muntsaratzekoa, berriz, udal langile bik egiten dute. "Esaterako, bi auzo hauen azalera osoa garbitzeaz bi pertsona arduratzen dira soilik. Nahiz eta, azken urteotan auzo hauek nabarmen hazi. Beraz, normala den bezala denera ez dira iristen", jarraitu dute. 

Horrez gain, abuztuan hamabost egunez ohiko kale garbiketa zerbitzurik barik egon direla Zelaieta eta Muntsarazen salatu dute oposiziokoek. "Eta beste hamabost egunetan pertsona bakarra egon da", bukatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!