Abadiñoko Muntsaratz auzoan jaiak ospatzen dabiltza atzotik. Donien Atxa igota hasi zituzten jaiak. Ondoren rock jaialdia izan zuten. Festak segida du gaur paella txapelketagaz eta erromeriagaz.
Batzuk oilaskoduna. Beste batzuk itsaskiduna. Gatz puntu justuan batzuk eta gatz gutxitxorekin beste batzuk. Baina berdin dio. Hori da gutxienekoa. Muntsaratzeko paella txapelketan baturiko guztien osagai amankomuna umore ona izan da. Eta horrek inporta du.
Abadiñoko Muntsaratz auzoan jaiak ospatzen dabiltza atzotik. Donien Atxa igota hasi zituzten jaiak. Ondoren rock jaialdia izan zuten. Festak segida du gaur paella txapelketagaz eta erromeriagaz.