Abadiñoko Udalak Trañaetxoste kaleko, eskola orduetan Traña-Matiena Eskolako jolastokiaren parte da, zoladura berritzeko lanak amaitu ditu. Udaletik jakitera eman dutenez, obraren helburua ahalik eta zoladura erregularrena sortzea zen.
"Obra garrantzitsua da, ikasturtean zehar erabilera intentsiboa duen kalea delako eta beraz, konponketei ekiteak lehentasuna zuen, lurra segurua eta erabat irisgarria izan dadin. Lan ona egin da eta aurreikusitako epean amaitu da", azaldu du Javi Crespo alkateordeak.