Abadiñoko Udalak 5, 30 eta 40 euroko deskontu bonuak eskainiko ditu irailaren 7tik aurrera herriko komertzioak bultzatzeko

Anboto 2022ko ira. 2a, 12:05

Federopticas Apraiz dendako ordezkaria eta Abadiñoko Udaleko Iñaki Rekalde kanpainako kartelagaz.

Langabezian dauden pertsonek 40 euroko deskontua duten bi bonu eskuratu ahal izango dituzte, horiekin 50 eurotik gorako erosketak egiteko.

Abadiñoko Udalak, 50.000 euroko balioa duten 1.950 bonu eskainiko ditu irailaren 7tik aurrera. Bonu horiek 5, 30 eta 40 euroko deskontuak emango dituzte ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko, kanpainari atxikitako denda eta ostalaritza-establezimenduetan.

Bonuak herritarren profilaren arabera emango dira, eta sarrera txikiagoak dituzten pertsonek deskontu handiagoa izango dute. Horrela, 65 urtetik gorakoentzat 770 bonu berde banatuko dira, langabezian daudenentzat 600 bonu arrosa eta 18 eta 65 urte bitartekoentzat 580 bonu urdin.

Bonoak non eskuratu

Erosketa-bonuak irailean zehar banatuko dira. Zelaietan, Muntsaratzen, Mendiolan, Sagastan, Urkiolan, Gazteluan eta Amaiterminen bizi direnek udaletxera joan beharko dute goizez edo Udal Mediatekara goizez eta arratsaldez. Gerediagan, Traña- Matienan, Lebarion eta Astolan bizi direnek Matienako udal bulegoetan jaso ahal izango dute bonoa, goizez; edo Errota Kultur Etxean, goizez eta arratsaldez.

Bonuak izendunak dira, eta, beraz, titularrek NANa aurkeztu beharko dute. Langabeen kasuan, bi bonu jasotzeko aukera izango dute, eta Lanbidek emandako frogagiriaren bitartez egiaztatu beharko dute euren egoera.

Bonoen balioa

Bonu urdinak 5 euroko deskontua izango du, eta gutxienez 10 euroko erosketa batean gastatu beharko dira; berdeak, 30 euroko deskontua, 40 euroko gutxieneko erosketa batean gastatzeko, eta arrosak, 40 euroko deskontua 50eko gutxieneko erosketa batean erabiltzeko. Bonuak erosketa bakarrean trukatu ahal izango dira, ekimenarekin bat egin duten establezimenduetan.

Aurreko kanpainan, 1.885 bonu trukatu ziren, 48.995 euroko balioarekin. "Esperientziak erakutsi digu dinamizazio estrategia ona dela, gertuko saltoki txikientzako laguntza garrantzitsua da, eta, gainera, talde ahulagoei babesa ematen diegu", azaldu du Iñaki Rekalde Ogasun zinegotziak udaleko ohar batean.

Kanpainarekin bat egin duten establezimenduen eta ekoizleen zerrenda honako hau da:

  • Keiran Irish Pub (Txinurrisolo 8 A)
  • Farmacia Matiena (Trañabarren 15)
  • Farmacia Leire López de Aretxaga (Torresolo 4)
  • Peluquería Gure Ametsa (Iturritxo 2-A bajo)
  • Carnicería Ane SC (Trañaetxoste 1 bajo)
  • Enxebre Ogi Denda (San Andres 8 Bajo)
  • Bea García Ileapaindegia (Andra Mari 7)
  • Pescadería Edurne (Trañaetxoste 2)
  • Iglu (Trañaetxoste 8)
  • Carnicería Benito (Trañabarren 13)
  • Bodega Sagarna (Astola 14 bajo)
  • Firue janari eta produktu ekologikoak (Txinurrisolo 6 bajo)
  • Mikel Harategia (Eskolakoa 2)
  • Pescadería Elur (Zeletabe 19 bajo)
  • Federópticos Apraiz (Trañabarren 13-1 bajo)
  • Librería Petite (Zubibitarte 11)
  • Basque Country Bike (Iturritxo 3)
  • Panadería Parriaundi (Trañaetxoste 8 bajo)
  • Frutería Marian (Trañaetxoste 6 bajo)
  • Alimentación Beatriz (Zubibitarte 13)
  • Pescadería Garitaonandia (Erezena)
  • Peluquería Cris (Trañabarren 13)
  • Ferretería Atxa Burdindegia (Trañaetxoste 5)
  • Clínica Dental Raquel Ruiz (Juan Antonio Untzueta 4 bajo)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!