EH Bilduk Abadiñok udal eraikinen "kudeaketa eraginkorragoa" behar duela dio

Anboto 2022ko abu. 30a, 13:11

Abadiñoko EH Bilduk udal eraikinen kudeaketa eraginkorragoa eskatzen du, tartean frontoiaren eta igerilekuen kudeaketa. 

"Uda momentu bikaina da frontoira joan eta kirola egiteko. Baina, hau sorpresa, Traña-Matienako frontoira hurbildu eta itxita!", kritikatu du ohar bidez Abadiñoko EH Bilduk. Oposizioko kideek jakitera eman duetenez, iaz bezala, aurten ere, uda guztian zehar Traña-Matienako frontoia itxita egongo da, 17:00ak arte. "Nola da posible bizi osoan, egun guztian, irekita egon den kirol eraikin bat horrela kudeatzea?", jarraitu dute. 

"Udalaren azalpena da, mahai-teniseko materiala dagoenez, babes neurri bezala frontoia itxita eduki behar dela. Baina guk bi urte daramatzagu mahai horiek babesteko kaiola edo estruktura bat eskatzen. Eta aurten gainera, materiala, uda sasoian, udal biltegian gordetzea proposatu genuen. Baina ez dute ezer egin", jarraitu dute. Hori horrela, Abadiñok udal kudeaketa eraginkorragoa behar duela adierazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!