Abadiñarrek Urkiolarako errogatiba egingo dute zapatuan

Anboto 2022ko abu. 24a, 08:26

Adinekoen bazkaria berreskuratuko dute aurten.

Abuztuko azken zapatuan, hilaren 27an, Urkiolarako errogatiba egingo dute Abadiñon. Goizeko 9:00etan San Rokeren irudia Andra Mariko ermitatik atera eta Urkiolako santutegira eramango dute oinez.

Udalak herriko nagusien irteera eta bazkaria berreskuratuko ditu aurtengo edizioan. Adinekoentzako autobusak 10:30ean irtengo du Zelaietatik. Urkiolako meza 11:30ean izango da, eta  bazkaria, berriz, 14:00ean.

Arratsaldean, Gisote herrikoiaren txanda izango da. Gaztañodi parkean egingo dute 20:00ean. Euria balitz, probalekuan. Lotxo taldearen erromeria ere egongo da. 

Errogatibaren sorrera noizkoa den ez dago argi, baina jakina da uzta txarreko urte batean antolatu zela lehenengo aldiz. Herriko talde batek San Rokeren irudia Urkiolaraino eramatea erabaki zuen santuari uzta ona erregutzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!