[EGITARAUA]: Gerediaga auzoko Salbadore jaiak

Anboto 2022ko uzt. 22a, 12:00
Artxiboko irudia.

Abadiñon, Gerediaga auzoan, Salbadore jaiak ospatuko dituzte abuztuaren 5etik abuztuaren 7ra. 

Abuztuak 5, barikua

20:00 Donien Atxa jaso eta txapligu hotsez jaiei hasiera ematea
21:00ak aldera jai batzordeak, Euskal Okelaz, egindako gisatua banatuko du jai eremura doazenen artean
22:30 Los Cazahuates  Noaindar taldearekin mexikar erromeria

Abuztuak 6, zapatua

12:00 Meza
Meza amaieran loren bedeinkazioa egingo da. Lora bana hartu ahal izango dute mezara datozenek.
Ondoren, Hamabi Harri taldeko dantzarien saioa eta, ohikoa duten legez, aurreskua eta atzeskua dantzatuko dute gero.
Goizean zehar  Paella txapelketa. Paella ontziak 14:30erako aurkeztu beharko dira
Sariak: 1. 75 euro, poltsa bete jenero eta txakolin kutxa bat.
2. 50 euro, eta txakolin kutxa.
3. 25 euro, eta txakolin kutxa.
Gainerako parte hartzaileei hogeina euro emango zaie.
Dantzarien saioa amaitu ondoren, eguerdiko erromeria Lander eta Jon Ander trikitilariekin.
19:00 Tortilla txapelketa
Sariak: 1. 60 euro, gazta bat eta ardo kutxa.
2. 40 euro eta ardo botila bi.
3. 20 euro eta ardo botila bi.
(Saririk jaso ez duten guztiei ardo botila bana emango zaie. Izena ematea, 18:00etatik aurrera egin ahalko da. Tortillak 20:00etan aurkeztu behar dira).
22:30 Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Nerea Ibarzabal. Gai-jartzailea, Igor Galarza
00:00 Erromeria Luhartz taldeagaz

Abuztuak 7

17:00 Briska Txapelketa
Sariak: 1. 120 euro, garaikurrak eta botila bi xanpain
2. 70 euro, garaikurrak eta botila bi xanpain.
3. 50 euro eta botila bi xanpain.
4. 30 euro eta botila bi xanpain.
Parte hartzeko, bikoteko 8 euro jarriko dute.
18:00 Umeen Jolasak
20:30 Erromeria Ansorregi eta Larrañagagaz.
21:00 Erromeri afaria. Entsalada, piperrak, Lumagorri oilasko izterrak eta postrea. Edariak, eta kafea.
Afalostean erromeriak jarraipena izango du, gauerdira arte.
Afaria 12 euro izango da eta aurrez txartela erosi beharko da 626 945 623 telefonora deituta, plazak mugatuak direlako. Afaltiarren artean, Mahalaren otzara bat zozketatuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!