Abadiñoko hilerrian errautsak botatzeko lorategi bat atonduko dute

Anboto 2022ko uzt. 20a, 12:15

Abadiñoko Udalak obrak hasi ditu herriko hilerrian errautsak botatzeko lorategi komun bat jartzeko.

Lan horiek egiteaz gain, klaustroaren, kaperaren eta errausketa-instalazioa hartzen duen eraikinaren margoketa lanak ere egingo dituzte. Lan hauetarako 32.562 euro bideratuko dituzte. Lanak udazkenerako amaituta egotea aurreikusten dute. 

Udaletik jakitera eman dutenez, azken urteotan nabemen handitu da errausketa-zerbitzua, eta beraz, errautsak zabaltzeko espazioa prestatzeko beharra sortu da. Gune berri horren ondoan granitozko plaka bertikal bat jarriko da, eta plaka txiki batean idatzita geratuko da bertan erraustuta dauden pertsonak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!