Trañaetxoste kaleko zoladura berritzen hasi dira

Anboto 2022ko uzt. 14a, 13:05

Lanak 87.075 eurotan esleitu ditu Abadiñoko Udalak. 

Abadiñoko Udalak Trañaetxoste kaleko zoladura -tartean Eskolakoa, hau ere, kaleko parte da- berritzeko lanak hasiko ditu datorren astean. Udaletik jakitera eman dutenez, lan hauek bederatzi asteko epea dute eta 87.075 eurotan esleitu ditu.

"Obra garrantzitsua da, ikasturtean zehar erabilera intentsiboa duen kalea delako eta beraz, konponketei ekiteak lehentasuna du, lurra segurua eta erabat irisgarria izan dadin", azaldu du Javi Crespo alkateordeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!