EH Bilduk "kezkagarritzat" jo du Abadiñoko merkataritzaren egoera

Anboto 2022ko uzt. 7a, 13:09

Abadiñoko EH Bilduk egoera hobetzeko hainbat proposamen egin du.

Martitzenean herriko merkatariekin bilera irekia egin zuen Abadiñoko Udalak. Bertan EH Bilduko zinegotzi bi egon ziren eta oposiziokoek batzarraren balaroziagaz oharra bidali dute. Ohar horretan azaldu dutenez, Abadiñoko merkataritzaren egoera "kezkagarria" da, gero eta gutxiago kontsumitzen baita herriko komertzioetan. Eta gainera, herrian gero eta denda gutxiago dagoela azaldu dute. "Muntsaratzen dagoeneko ia ez dagoela komertziorik eta Zelaietako peatonalizazioagatik erosleen kopurua asko jaitsi da", azaldu dute.  Horrez gain, udalaren bono kanpainak eta merkatari elkartearentzako diru-laguntza ondo etorriak direla jakitera eman dute, baina horrekin "ez dela nahikoa". 

Arazoari soluzio bat jartzeko, EH Bilduk hainbat proposamen egin ditu. Alde batetik, diagnosi profesional bat egiteko eskatu dio udalari, eta ekintza plan bat adostea. Bestalde, merkatari elkartea kudeatzeko laguntza bat kontratzea eskatu dute. Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari autonomoek eta aktibitate berrien sorrerak dituzten muga eta arazo orokorrak ekiditeko legedia aldatzeko eskatzea proposatu dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!