1.200 lagun batu ditu Koba Live jaialdiaren lehen edizioak

Anboto 2022ko eka. 27a, 15:16

Koba Live edizioaren lehen jardunaldiak 1.200 lagun batu zituen Abadiñon. Sugaar Musika Elkarteak eta Abadiñoko Udalak antolatu dute jaialdia. "Jaialdia arrakastatsua" izan dela azpimarratu dute antolatzaileek. 

"Beti daude hobetu daitezkeen gauzak eta dena zehatz-mehatz aztertu beharko dugu, baina, printzipioz, oso balorazio positiboa egiten dugu. Ez da ezelango gorabeherarik izan, kontzertuez gozatu duen kanpoko jendea hartu dugu, eta garrantzitsuena, Sugaar Musika Elkarteak jende asko inplikatzea lortu du kultur ekitaldi handi hau posible egiteko", azaldu du Argi Abad kultura zinegotziak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!