Paintball saioak 10-18 urte bitarteko gazteentzat

Anboto 2022ko eka. 27a, 11:43

Uztailaren 6an, 7an, 13an eta 14an izango dira Arzubiako parkean. Izena emateko aukera zabalik dago Errotan eta Mediatekan.

Abadiñoko Udalak paintball saioak antolatu ditu 2004 eta 2012 artean jaiotakoentzat. Izena uztailaren 1a baino lehen eman beharko da Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan. Udal iturriek adierazi dutenez, jarduera adin tarteen arabera antolatuko dute, ordutegi desberdinetan. Goizeko saioak 2004-2007 artean jaiotakoentzat, 15-18 urte dituztenentzat, izango dira. 11:30etatik 13:30etara arteko ordutegian 40 minutuko txandak egongo dira. Arratsaldeko saioak berriz 16:30etatik 19:30etara eskainiko dituzte. Horiek 2008-2012 urte artean jaiotakoentzat izango dira, 10-14 urte dituztenentzat. Kasu horretan 30 minutuko saioak izango dituzte. “Udako jardueren helburua udalerrian aisialdiko eta denbora libreko askotariko eskaintza egotea da, adin talde horren gustu eta lehentasunetara ahalik eta gehien egokituta”, azaldu du Argi Abad Kultura eta Gazteriako zinegotziak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!