Traña-Matienako udal bulegoa hainbat egunez itxita dagoela salatu du Abadiñoko EH Bilduk

Anboto 2022ko eka. 26a, 18:00

Udal gobernuaren "kudeaketa desegokia" kritikatu dute Abadiñoko EH Bildukoek. 

Inolako aurreabisurik eman gabe eta egoera noiz arte luzatuko den zehaztu gabe, Traña-Matienako udal bulegoa hainbat egunez itxita dagoela salatu du Abadiñoko EH Bilduk. "Udal gobernuak denbora nahikoa izan du zerbitzu falta hau ekiditeko, baina egoera behar bezala kudeatu ez duenez, herritarrak ondorioak jasaten ari dira orain", adierazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!