VII. Kopla txapelketa Abadiñoko Mendiola auzoan egingo dute

Anboto 2022ko eka. 25a, 10:30

Hiru urteko etenaldiaren ondoren, bueltan da Durangaldeko Kopla Txapelketa.

Aurten, VII. edizioa egingo dute eta hamar bertsolari aritu dira bertan: Eneko Abasolo 'Abarkas', Ander Aldazabal, Iruri Altzerreka, Janire Arrizabalaga, Aitor Bizkarra, Ander Elorriaga, Erika Lagoma, Araitz Katarin, Peru Magdalena eta Bittor Salterain. Ainhoa Urien arituko da gai jartzaile lanetan. "Munduko trikitilaririk onenen" laguntza edukiko dute, gainera. 22:30ean hasiko da txapelketa, Mendiolako frontoian, eta sarrera doakoa izango da. Zazpigarren edizio hau ere Durangaldeko bertso eskolak antolatu du, oraingoan Mendiolako Errekatxo elkartearen laguntza eta konplizidadeagaz. 

Bestalde, Euskal Herriko Eskolarteko txapelketa Irantzu Idoatek irabazi zuen. Iurretan egin zen finala, ekainaren 18an. 180 bertsozale batu ziren Kepa Arroitajauregi frontoian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!