Asier Arroitak Albanian, Bulgarian eta Turkian bizitakoak kontatuko ditu gaur Abadiñon

Anboto 2022ko eka. 21a, 15:10
Asier Arroita, 2020an, Indiara egindako bidaia batean.

Arroitak bizikletan zeharkatu ditu Balkanak eta Asiako atea. Berbaldia gaur eskainiko du Abadiñoko Txanporta kultur etxean, 18:30etan. Argazkiak eta bideoak erakutsiko ditu. 

Hasieran bidaia bakartia zirudiena guztiz kontrakoa bilakatu zitzaion Arroitari: lagunak, bestelako bidaiariak, ezkontzak eta jaiak topatu ditu bidean. Argazki, bideo eta musikak lagunduta, herrialde horietan bizitako abenturak kontatuko ditu. Berdin bidaia egin ahal izateko prestaketa lanak eta bidaiatzeko trikimailuak. Berbaldia Berbalagunek antolatu du. Bertara joateko izena eman behar da 639400786 WhatsApp zenbakian.

Asier Arroita Ortuellakoa da baina lotura handia izan du Durangaldeagaz. Besteak beste Platerueneko eta ANBOTOko behargina izan zen. AEKn ere jardun du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!