[EGITARAUA]: Koba Live festibalak metal doinuez jantziko du Abadiño

Maialen Zuazubiskar 2022ko eka. 21a, 10:23
Vhäldemar.

Koba Live jaialdia jaio da Abadiñon, metal eta rock doinuak erreferente bihurtu gura dituen jaialdia. Sugaar musika elkarteak Abadiñoko Udalaren laguntzagaz antolatu duen jaialdia ekainaren 25ean izango da Traña-Matienako eskoletako futbol zelaian. Sarrera doakoa izango da.

Hauek dira jaialdiko ordutegiak:
12:30 DJ Jarrosekin musika (Taberna Zarrako terrazan)
16:40 Ateen irekiera
17:00 Elbereth
18:10 The Faithless
19:20 The Kraven
20:20 Orion Child
21:50 Vitaimana
23:40 Väldemar
01:30 Unholy Covers

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!