Uda osteko lanak aurkeztuko ditu Abadiño Lagunkoiak astelehenean

Anboto 2022ko eka. 18a, 09:00
Artxiboko irudia.

Aurkezpen ekitaldia ekainaren 20an, astelehena, izango da 18:00etan Traña-Matienako Errota Kultur Etxean. 

Azken bi urteetan egindakoaren errepasoa eta uda osterako lanen aurkezpena egingo du Abadiño Lagunkoiak ekainaren 20an 18:00etan Errota Kultur Etxean. Aurkezpenaz gain Karama 4tet-ek musika jarriko du eta amaieran luntxa egongo da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!