Dantzariaren Agurra, lore sorta eta txalo zaparrada. Eneritz Iturriaga txirrindulari ohiak, ANBOTOko kolaboratzaile ere badenak, merezitako omenaldia jaso du Gernikako Aixerrotape Zikloturista Elkartearen eskutik. Elkarteak emakumeen txirrindularitza sustatzeko egindako lanagatik, eta izandako ibilbide luze eta oparoagatik omendu du Iturriaga. Omenaldia Oiz Erronka martxaren baitan egin diote, gaurko proba hasieran. Iturriagak distantzia erdiko proban parte hartu du.