Hiru urteko etenaren ostean, bueltan da Durangaldeko Kopla Txapelketa

Anboto 2022ko eka. 9a, 11:09

Berrizko kopla txapelketa, 2019an.

Hiru urteko geldialdiaren ostean Durangaldeko Kopla Txapelketa bueltan dago. Aurten VII. edizioa egingo dute Mendiola auzoko frontoian, Abadiñon. Ekainaren 25ean egingo dute, 22:30ean, eta sarrera doakoa izango da. 

Guztira, hamar bertsolari arituko dira kantuan: Eneko Abasolo 'Abarkas', Ander Aldazabal, Iruri Altzerreka, Janire Arrizabalaga, Aitor Bizkarra, Ander Elorriaga, Erika Lagoma, Araitz Katarain, Peru Magdalena eta Bittor Salterain. Ainhoa Urien arituko da gai jartzaile. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!