Abadiñoko Udalak Traña-Matienako pilotalekuko kantxako argiztapenean zeuden gabeziak konpontzeko lanak egin ditu, baita pilotalekua margotzeko ere.
"Aldian behin udalaren kirol-instalazioetan mantentze-lanak egiten diren arren, Traña-Matienako pilotalekuak jarduketa integrala eskatzen zuen, lehiaketetan kantxaren argiztapen egokia bermatzeko, besteak beste, domekako lau t'erdiko binakako eta buruz buruko modalitatean izango den Bizkaia Torneoaren final-laurdenetako kanporaketetarako", azaldu dute udaletik.
Bestalde, 23.915 euroko aurrekontua duten Mendiolako udal pilotalekuko lurzorua konpontzeko lanak ere egunotan hasi direla jakitera eman dute.