Banartek 'Juicios sin prejuicios' ikasturte amaierako lana estreinatuko du asteburuan

Anboto 2022ko eka. 7a, 06:00

Bi emanaldi eskainiko dituzte: lehena, barikuan, hilak 10, 20:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean; bigarrena, Berrizko kultur etxean (ekainak 17), 19:00etan. Mikel Areitioaurtena izan da irakaslea Banarteren 13. Antzerki Tailerrean.

Tailerra iazko urrian hasi zuten, eta bederatzi lagunek parte hartu dute. Parte-hartzaile gehienentzat hau izan da antzerkigintzarekin lehenengo hartuemana. Juicios sin prejuicios Ricardo Combiren lanaren moldaketa bat da. Bertan, zalantzan jartzen da epaitegietako lana, eta galdera bat plazaratzen dute: "Justizia berdin zuzena izango ote da kasu bietan?".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!