Traña-Matienako frontoia eta rokodromoa, eta Zelaietako eskoletako jolastokia zabalik egotea eskatu du EH Bilduk

Anboto 2022ko eka. 1a, 18:00

Abadiñoko udal instalazioak "eraginkortasunez kudeatu eta herritarrentzat erabilgarriago" izateko mozio bat aurkeztu zuen Abadiñoko EH Bilduk. Mozioaren kontra bozkatu zuten EAJk eta Independienteek. 

EH Bildukoek mozioan hiru eskari egin zituzten: lehenengoa, Traña-Matienako frontoia larunbat arratsaldetan eta igandetan ere zabalik egotea. Bigarrena zelaietako eskolako jolastokia asteburuetan zabalik egotea. Eta azkena, datorren ikasturtean Traña-Matienako erabilera anitzeko erabilgarri egotea. 

Osoko bilkuran gobernu taldeak "begionez" ikusi zuen Zelaietako eskolako jolastokia zabalik egotea eta rokodromoaren gaia ere lantzen ari direla esan zuten. Hala ere, mozioaren kontra bozkatu zuten. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!