Abadiñoko Udalak txakurren aisialdirako bi gune berri jarri ditu, bata Arrankurrin eta bestea Trañapaduran. Udaletik jakitera eman dutenez, Arrankurrikoa dagoeneko amaituta dago eta Traña-Matienakoa egiten dabiltza. Lanak egiteko 21.486 euro bideratu ditu udalak.