TransPeneda-Gêres lasterketa irabazi du Silvia Triguerosek

Maialen Zuazubiskar 2022ko mai. 30a, 12:00

165 kilometroak 29 ordu, 33 minutu eta 30 segundotan egin zituen Triguerosek. 

Asteburuan TransPeneda-Gerês mendi lasterketa jokatu da Portugalen. Bertan, Silvia Trigueros abadiñarrak garaipena lortu du. Triguerosek 29 ordu, 33 minutu eta 30 segundo behar izan ditu 165 kilometroko ibilbidea egiteko. Triguerosek sare sozialetan azaldu duenez, "oso pozik" dago garaipenagaz. "Hilda nago, txikituta. Baina oso pozik nago", gaineratu du. 

Triguerosek bigarren sailkatuak baino 5 ordu gutxiago behar izan zituen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!