Abadiñon bi pertsona atxilotu dituzte obra batzuetan lapurretan harrapatu ondoren

Anboto 2022ko mai. 25a, 13:07

Lapurtutako materialaren irudia. (Argazkia: www.ertzaintza.euskadi.eus)

Abadiñoko auzo bateko obra batzuetan lapurretan ari ziren 20 eta 31 urteko bi gizonezko atxilotu ditu indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Atzo goizean Ertzaintzari jakitera eman zioten lapurretan ari zirela Abadiñoko obra batzuetan. Lekura agertu ziren patruilek ingurua miatu zuten, eta ihesi zihoan ibilgailu bat ikusi zuten.

Ertzaintzak ohar batean azaldu duenez, ihesi zihoan kamioiak eraikuntzako metalezko materiala zeraman, 1.000 inguru, 36.000 euroko balioarekin, inguruko obra batzuetatik hartua. Ikerketan Ertzaintzako baliabideek egiaztatu ahal izan zuten ihesi zihoan ibilgailutik zerbait bota zutela; gero jakin ahal izan zutenez zizaila bat zen, obretako sarrerako ateetako bat behartzeko erabili zutena.

Horren aurrean, bi pertsona indarra erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotu eta polizia-egoitzara eraman zituzten zegozkion polizia-eginbideak hasteko.

Atxilotuek era horretako delituengatik aurrekariak dituzte eta Durangoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!