Haur eta gazteentzako ludotekan eta udalekuetan izena emateko epea irekita dago Abadiñon

Anboto 2022ko mai. 23a, 13:09

Udako jarduera hauek ekainaren 27tik uztailaren 15ra bitartean egingo dituzte. 9:30etatik 13:30etara. 

Abadiñoko Udalak ireki du 3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako udako jardueretan, Ludoteka eta Herri Udalekuak, izena emateko epea. Ekainaren 6ra bitartean eman daiteke izena, Errota kultur etxean eta Udal Mediatekan.

Ludoteka 2016 eta 2019 urteen artean jaiotako herriko umeei dago zuzenduta eta Zelaietako Eskolan egingo da. Herri Udalekuak, berriz, 2010 eta 2015 urte arteko gazteentzat izango dira eta hauek Traña-Matienako eskolan egingo dira. 

Bestalde, aurten berritasun bat izango da. Kontziliazioa erraztu asmoz, haurtzaindegi-zerbitzua eskatu ahalko dute familiek. Haurtzaindegia udako jarduerak baino 30 minutu lehenago ireki eta udalekuak amaituta eta 30 minutura itxiko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!